XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, bada, kristau elkarte guzti-guztiek bereizmenezko elkarteak izan behar dute; eta San Pauloren esaldia: Kristorena dena, sorkari berria da; zaharrarenak egin du; berria hasi da (2 Kor 5, 17), gertatzen hasia dela azaldu behar dute.

Bereizmenezko elkarteak izatera deituak, bai, baina konturaturik, mundutar bihurtzeko " arriskuan daudela beti: Zuek zarete lurraren gatza.

Eta gatza gezatzen bada, zerekin gazituko da? Kanpora botatzeko eta oinpean zapaltzeko besterako ez da (Mt 5, 13).

Iraultzaileen itzulera eguneroko bizitzara Jean Mourouxek dioenez, lehen kristauek gazteriaren indarraz eta maitasunaren ezin egonaz iharduten zuten ".

Gaur horren aurkako itxura har diezaiokegu: Eliza guztiz antolatua dagoela, eta, bere egiturekin bizitza itzali egiten duela.

Hala eta guztiz, Max Weberek klasikoa bihurtu den saiakera batetan esaten zuen bezala, erakundetuko ez litzatekeen talde karismatikoa azkenean sakabanatu eta desagertu egingo litzateke.

Izan ere, Eliza erakunde bihurtzea ez da San Ziprianoren asmamena III. mendean, garai batean teologo protestanteek esaten zuten bezala, baizik eta Itun Berrian aurkitzen da, eta ez idazki berankorrenetakoetan, hain zuzen ere.

Ernst Kasemannek, maila handiko eskrituralari protestanteak, " Paulo eta aurrekatolizismoa " izenburuko artikuluan, Jainkoaren seme-alaben karisma eta askatasunaren defendatzaile sutsu den Paulo, Elizaren antolaketaren sustatzailetzat hartzen du.